THE HOT GENERATION
Surf gutxi aste santu honetan. Tartetxoren bat egon da, ahal izan duenarentzat, baina gauza gutxi... Goiz eroritzen diren aste santuak halakoak dira. Erdipurdiko eguraldia, mendebaldeko itxasoak eta ekialdeko haizeak... Azpertzeko sasoia. Kontsumismoaren sukarra (Soorts-eko zirkua) pasatua izanda aspaldi, olaturik gabe, ze surf egin daiteke pantaila aurrekoa ez bada?
Hala izanda, aspaldi bila nenbilen filma bat eskuratu dut. Orain arte DVDan baino ez zegoen, atzerrian, eta AEBetako itunes-ean. Orain eskuragarri dago itunes-etik: Paul Witzig-en THE HOT GENERATION.
Azken tabloi hutseko filmatzat daukate. Ez dakit hala den, baina ikusita gero, badirudi baietz, handik hilabete gutxitara eztanda egin baitzuen ohol laburraren iraultzak. Beste arrazoi bat interesgarri izateko film hau zera da: kondairak diola Joel Tudorrek inspiraziotzat hartu zuela (berak islatzen duen "estiloa") bere Duct Tape-ak asmatzerako orduan.
Bertan irtetzen diren surflari batzuk mitikoak bilakatu dira: Midget Farrely, Bob McTavish, Nat Young... Beste batzuk bidean geratu ziren: Bobby Brown, Kevin Brennan... Spotak ere ez dira nolanahikoak: Noosa, Byron Bay, Burleigh Heads, La Barre, Gethary... Gaztelugatxe ere ikusten da urrunean...
Ikusgarria.
0 comentarios