Blogia
laidakosurftxokoa

DEVENDRA BANHART - THE BODY BREAKS

Oso artista interesgarria Devendra Banhart. Baliabide tradizionalekin oso abesti sakonak lantzen ditu. Beste gauza batzuen artean, nahiz eta berak ere beste batzuengandik kopiatu, gaur egun modan dauden bizarren aintzindari bat izan zen. Ezin naiz erresistitu Jaguar bat era folkian jotzen ikusten dudanean. Atzo gauean, aurikularrekin entzuten tema hau, beraien gorputzaren gorabeherekin moldatu behar diren guztietaz (guztiotaz) oroitu nintzen.

The Body Breaks

Gorputza apurtzen da eta gorputza fin dabil

Zurera irekia nago eta nirera irekia nago

Gorputzak min egiten du eta min horrek denbora darama

baina zeurea menderatuko duzu eta nik nirea ere

Eta eguzkiak argituko du

Eta ilargia aterako da

Gorputzak hots egiten du, bai hots egiten du

Hasieran xuxurlatu egiten du baina azkenean garrazi

Gorputzak erre egiten du, erre gogor ere

nirea zurekin dagoen arte eta erre etengabe

Nire haragiak abesten du

“etorri, itzal nazazu” abesten du

Gorputza kulunkatzen da haizea bezala kulunka baten

Zubi bat bezala uztai bat zeharkatzen edo laku bat eraztun bat zeharkatzen

Gorputza geldi dago, gero mugitzen da

Benetan hobeto ez banaiz kezkatzen zureak alde egiten duenean

Baina iluntasunaren barruan

distira bat dago

txinpart txiki bat

zurea eta nerea dena 

0 comentarios