URTE BERRI ON!!!
Oso topikoa da sarrera hau, baina eske sasoi hau pila bat gustatzen zait. Berdin zait bere artifitzialtasun kutsua. Gorrotoa eta samina poztasuna eta giro ona bezain inpostatuak izan daitezke..., ala ez.... Badago sasoi bat gauza guztientzat eta sentimendu guztientzat, Eclesiastes eta Pete Seeger-ek esaten zuten bezala...
Nola izango da 2014? Ez dakit. Inork ez daki. Olatu onak eta txarrak izango dira. Edo bat ere ez. Facebook desinflatuko da eta besteekin gehiago mintzatuko gara aurrez aurre. Ekonomiak goraka egingo du eta gizarteak errekzionatu eta positibotasuna berreskuratuko du (hala espero dut). Bizitza aurrera...
Oroitzapen bat gure bizitzaren parte izan diren eta diren guztientzat. Besarkada handi bat hondartzako jende guztiarentzat.
Argazkilari ezezaguna. Laga elurpean, 2010.
0 comentarios