RAY MANZAREK GOGOAN
Astelehenean, minbiziaz jota, The Doors-en tekla jolea izan zen Ray Manzarek hil zen. Musikazale zaren gehienok jakinaren gainean izango zarete jada. Eta ez dakizuenok ere, jakingo duzue ea seguru nortzuk ziren The Doors, Jim Morrisonen talde mitiko eta ikaragarria.
Bere lehen LP-ko azken tema entzutea baino ez dago konturatzeko rock-aren historian leku berezia dutela, berezia eta imitaezina. Tema hori The End da, arnas gabe uzten zaituen 13 minutuko progresio hipnotikoa. Batzuk behin eta berriz entzun eta buruz ikasi genuen gaztetan haren letra. Gehienek Coppolak bere maisu lana den Apocalypse Now pelikularen irekiera eta bukaerako soinu banda bezala errekonozituko dute. Abesti hori eta gehienetan, Ray Manzareken organoak ezinbesteko protagonismoa zuen. Zuzenean, gainera, berak egiten zuen baxu jolearen lana pedal batzuetaz lagunduz. Bere irudia, bere ile hori luze eta betaurreko hexagonalekin, ikoniko bihurtu zen Morrisonen kontrapuntu zentzudun bezala.
Zuzenean ikusteko aukera izan nuen orain dela urte gehiegirik ez, Donostian, Roby Krieger gitar jolearekin batera, Ian Astbury ahotsean, taldearen tema zaharrak errebisitatzen. Urte batzuk lehenago oraindik, Los Angeles-eko Venice Beach bisitatzeko aukera izan nuen, taldearen jatorria, eta oraindik nabarmen zen bertan beraiek utzitako aztarna.
Aurrekoak nire gogoetak eta oroimenak dira, ez besterik. Milaka irudi eta bere biografiaren datu ugari erraz aurkitu daitezke interneten. Dirudienez, musikari bezain gizaki ona izan zen.
Gogoratuko zaitugu larunbat honetan, Ray.
0 comentarios