Blogia
laidakosurftxokoa

NOSERIDERRA: FABRIKATZE PROZEDURA

Milaka aldiz eta milaka tokitan azalduta eta dokumentatuta dago: nola egin surfeko ohol konbentzional bat. Ez dago inolako misteriorik. Ez dakidana da ea euskaraz egin den inoiz. Hala bada, ez naiz izango horretan ere lehena. Dena den hor doa nire Crimson azken tabloiaren fabrikatze prozeduraren azalpena. Gauza erraza ematen du teorian. Baina Juan bezalako artisau bat behar da ideien mundua errealitate bilakatzeko. Kasu honetan, muturrera (ez gaitezen tragiko jarri: puntara esan nahi nuen) joateko ohol zahar edo tabloi bat nahi genuen. Hau da, rocker laua duen bat.

Ondoko argazkietan agertzen da dena: lehenik blanka (foama) alderantziz jarri era horretan puntako rockerra lauago eta atzeko aldekoa altxatuagoa izateko. Kartoizko zati hori "template"a da, hau da, kanpoko itxura emateko plantilla. Hau SHAPEO FASEA da.

Itxura emanda, beira-zuntza jartzen da (kasu honetan, nahiko arina tabloiak pisu gutxiago izan dezan) eta gainetik poliester-erretxina botatzen zaio eta dena ondo zabaldu zuntzak erretxina ondo xurga dezan. Hau GLASSEO FASEA da. Kasu honetan erretxina tindatuta dago kolore laranjaz eta killa finkoa da, baita ere txuriz tindatua.

Ondoren, erretxina sekatzen denean katalizadoreaz lagunduta, eta dena gogor eta hots dagoenean, lixagailu bat pasatzen zaio, azalera guztia laun gera dadin. Honi LIXATU FASEA deituko diogu.

Eta voilá, noserider berria. Gauza gutxi izango dira surflari batentzat atseginagoak ohol berri baten usaia eta ukitua baino. Uretan dastatzea geratzen da soilik.

0 comentarios