UDA HASI DA!!!
Ofizialki ekainaren 21ean (edo 22an, edo 20an, a saber) hasi zen, baina guretzat, benetan, ura zearo epeltzen denean eta San Ferminak hasten direnean hasten da. Eta gauza biak gertatu dira asteburu honetan. Ura epel egon da, olatuak egon dira, atzo txupinazoa bota zuten, eta gaur lehen entzierroa korritu da.
Uda hasiera atzeratuko "tradizio" hau nire ikasle denboratik dator. Maiz, azterketak berandu arte luzatzen ziren, batzuetan uztaila arte, eta mundura bueltatzen nintzenean ura 21º-tara zegoen jada, eta Iruñea, sutan.
Zer dakarkigu udak? Momentuz, lanean jarraitzea, baina beste poztasun batekin: egunak luzeak dira, umeak oporretan daude, hondartza hurbilago dago, lagunak gertu. Beraneoa...
Argazkia: gaurko entzierroa, Deia egunkaratik aterata.
0 comentarios