WAS THIS TRIP NECESSARY?
Zer esan atzokoari buruz? Lagun baten deia berria emateko. Familia eta lagunekin unea konpartitzeko deiak eta mezuak... Une unkigarria, alai baina baita ere arraro edo triste sentitzekoa ere... ETA beti ezagutu duen belaunaldi batekoa naiz, gehienok bezala. Herriaren parte handi baten laguntasuna, edo gutxienez ulertzea zuen lehenengo garaietakoa eta baita demokraziaren ostean suge goibel eta beldurgarri bilakatu zena...
IIMGko argazki zahar bat gogoratzen dut... Bertan, soldadu batzuk agertzen ziren tituluko esaldia jaurtigai baten pintatzen. Nork daki beraien intentzioa zein ote zen. Gerraren nolabaiteko zentzugabekeria adierazi nahi zutela pentsatu nahi dut. Neure burura etorri da, ordea, gaur goizean. Berria ospatzeko, beste nire bizitzako une berezi batzuetan egin dudan bezala, Lagara joan naiz goiz-goizean. Inoiz ez dut erantsunik jaso edo konponbiderik lortu, itsasoak ez du hitzik egiten, baina olatuen erritmo motelak ispiritua lasaitzeko ahalmena du. Nahiko da. Harea hotza zegoen, baina eguraldia oskarbi. Aro berri bat benetan ote datorren galdetu diot nire buruari. Ez dakit.
Esaldia berriz bueltaka nire buruan. Zer gertatu zen? Noiz gaixotu zen gure aberria? Zergatik? Ondorioak ez dira ezabatuko belaunaldietan... Guzti hau beharrezkoa ahal zen, ezinbestekoa, saihestezina?
Ospa dezagun orain. Etorkizuna kudeatzeko gai izango ote gara?
3 comentarios
Aritza -
Itxosu ederrak
Asier -
urtzi -