Blogia
laidakosurftxokoa

Urteroko bezala, aurten ere Lagako surf txapelketa izan dugu; oraingo honetan 22. edizioa izan delarik eta Ogoñope surf taldeak antolatu du.

Ostiralean batu ginen Lagako Toki-Alai tabernan antolatzaileak, bertan formatua aukeratu genuen eta partehartzaileak zenbat ziren kontutan hartuta talde desberdinak egin ziren zozketaren bidez. Aurten, nahiz eta zerbait subjetiboa izan, talde buruak aukeratu genituen Surf Open mailarako. Hurrengo eguneko aurreikuspenak ez ziren bat ere onak, baina hala eta guztiz ere larunbatean goizeko bederatzietan lehen deialdia egiteko geratu ginen.

Larunbatean, argi ikusi genuen itsasoak eta haizeak ez zigula utziko txapelketa behar zen bezala egiten, ipar haize zakarrak eta olatu mugituek kondizio minimo batzuk ere ez zituzten dena aurrera eramateko. Beraz hurrengo egunera atzeratzea pentsatu genuen.

Igande goizean, oraindik ere ipar haizea ibili arren, indar gutxiagorekin jotzen zuen eta aurreikuspenek moteltzeko itxura zuela ematen zuen. Olatuen aldetik, itsasoa hobeto zegoen, metro eta metro eta erdi inguruko olatuekin. Gauzak horrela, txapelketa aurrera eramatea pentsatu genuen, nahiz eta goizean eguraldiak askorik ez lagundu, euria izan baikenuen une batzuetan.

Surfeko lehen tanden ostean, bodyboard-eko finala jokatu zen, haizeak gelditze aldera egin zuen orduan eta olatuak itxura ona zeramaten. Ondoren gaztetxoenen txanda heldu zen, sub-18 partehartzaileak joan ziren uretara, maila ona erakutsiaz eta argi hutsi zuten hondartza honetan gure ostean gerra emango dutela. Txandek aurrera jarraitu zuten eta eguerditik aurrera eguzkia ere gure alde jarri zen; azkenean, surf-eko finala arratsaldeko lau eta erdietan jokatu zelarik. Txanda honetan garbi gelditu zen gazteek beraien tronuaren bila datozela, bigarren aldiz jarraian hogeitabi urteko Jokin Etxebarria gazteak irabazi baitzuen txapelketa.

Horren ondoren sari banaketa eta gure laguntzaileek eman zizkiguten oparien zozketa heldu zen, opariak ahalik eta jende gehienari heltzeko. Bukatzeko, edizio guztietan bezala, batzuentzako momenturik hoberena, Toki-Alai tabernako txokolatada partehartzaile guztientzako.

Besterik gabe, gure laguntzaile guztiei eskerrak ematea baino ez zaigu gelditzen, beraiengatik izan ezean txapelketa hau ez zen berdina izango eta.

EMAITZAK:

Surf Open:

Jokin Etxebarria

Diego Borchers

Koldo Goitia

Longboard:

Eder Corres

Eneko Zepeda

Jon Zabala

Surf sub-18:

Antxon Mujika

Asier Wolschrijn

Andoni Rodriguez

Bodyboard:

Xabier Lauzirika

Iñigo Garcia

Ruben

Surf neskak:

Emma

Naiara

Marilu

Surf neskak sub-18:

Ines Borchers

0 comentarios