Blogia
laidakosurftxokoa

HAU BAI DELA DRAGATZE BAT

HAU BAI DELA DRAGATZE BAT

... eta hala ez bada, artikulua ezabatuko dut. Baina eskuragarri ditudan datuen arabera, ikusten duzuena (argazkia atzokoa da, marea goian) hondar-isurketa bat da Laidako piku nagusiaren erdi-erdian. Hondar hau Mundakako portutik dragatu da. Ez dakit nola eragingo dion honek olatuari. Bihar mare erdian jakingo dugu.

Berotan gauza asko esan ahalko nituzke, baina nahiago dut niretzako gorde. Gertakariak baino ez ditut erakusten hemen, eta berriz diot benetazkoak ez badira erretiratuko ditudala. Nahiago dut balorazio gehiago ez egitea oraingoz, batez ere orain dela gutxi Laidako hondartzako hare-mugimendua dela eta eragindako izkanbilan nahaztutako alde guztiei (GUZTIEI) errespetua gordetzearren.

GORA LAIDA!

Argazkia: Eneko Cepeda.

0 comentarios