AZKENEAN LORTU DA
Azkenean lortu dute. Zorionak mutilak. Ahalegin asko eta buelta ugariren ondoren, Ogoñope Surf Taldeak, lehenengo aldiz bere historian, egoitza bat dauka Laga hondartzan bertan. Kontenedore bat jarri da, egurrez estalia, surf eskolako material eta erabiltzaileentzat oinarri eta babes izan dadin. Batzuetan zirudien ez zela posible izango, baina Berdik, Oierrek, Peiok, Gorkak, Enekok, Xabierrek, Jokinek eta beste askok (baina batez ere, lehen aipatutakoak) gauzatu dute. Ezina, ekinez, egina. Hori esan du Berdik eta hala da.
Mila esker hondartzako guztion partez.
https://www.facebook.com/ogonopesurf
https://twitter.com/ostlaga
http://ogonopesurftaldea.blogspot.com.es/
0 comentarios