Blogia
laidakosurftxokoa

NON DAGO SAM?

NON DAGO SAM?

Eta nor da Sam? Sam da Nat Young-ek 1966ko munduko surf txapelketa irabazteko erabili zuen ohola. Norbaitek lapurtu zion bertan egun berean, eta kondaira da ez zuela berriz ikusi. Gero egin ziren haren replikak, baina surf historiako lehen ohol magikoa bertan desagertu zen.

Eta zer suposatu zuen Sam-ek? 60. hamarkadan surfa gorantzka zijoan, eta labur eta sinple esateko (nahiz eta ez hain labur eta sinple izan), 1966 aldera bi "eskola" zeuden: "funtzionala" (functional) eta "indartsua" (power-surfing, australiarren esanetan). Oraindik oholak oso luzeak ziren (ohol laburrak estrabagantzia bat baino ez ziren) eta pisutsuak. Horrek asko baldintzatzen zuen surfeatzeko era. San Diegoko txapelketa horretan estilo biak jarri ziren aurrez-aurre: bata David Nuuhiwak, noseride-aren erregeak ordezkatzen zuen. Bestea, Nat Young australiarrak. Nat surflari famatua zen jada, baina inork ez zekiena zen Noosa eta The Ranch-eko olatuetan Bob McTavish eta George Greenough-ek asmatutako diseinu ezaugarri batzuekin berak shapeatutako ohol batekin lehiatu behar zela.

Ohol hau ez zen oraindik ohol labur bat, baina bere neurriak amerikarren oholak baino askoz mugatuagoak ziren: 9´4 luze, 22 zabal eta 2 1/2 lodi. Ohol hau magiko egiten zuten ezaugarriak bi ziren: alde batetik oholaren berrikuntza batzuk, hau da, arrautz kantu bigunak, gune zabalena erdialdea baino 6 hazbete berago eta, batez ere, Greenough Stage III gila iraultzailea; bestalde, konfidantzaz betetako surflari bat bere gainean, merezi zuen bezala eramateko erabat prest zegoena.

Ohola eramateko era hori surf modernoaren abiapuntua izan zen: olatuaren leku kritikoan egon eta bere energiarekin abiadura eratu.

Beraz, esan daiteke, literalki, Sam ohol laburraren iraultzarako kate-maila galdua dela.

Argazki hau Ron Stonerrek egin zuen eta The Hot Generation filmaren kartelerako erabili zen. Fijatu detailean: Nat-ek ez du jiratzen atzeko belauna jaitsiz, baizik eta indartsu oin biak paralelo jarriz.

Non ote da Sam?

http://www.youtube.com/watch?v=uClgP_a1_Ew

1 comentario

joserra -

Artikulo bikaina, Markel. Zorionak. Sam iraultzailea izan omen zen baina bideoa ikusita zuk dakizuna jakin behar da bereizteko orduko tabloietaz!