MIKI DORA, MALIBUTIK EUSKAL KOSTALDERA
Alain Gardinier idazleak iaz aurkeztu zuen bere liburua "Miki Dora, de Malibu à la Côte basque" Guéthary-n bertan. Asko baldin bada ez, baina dezente idatzi da bere euskal ibilbideari buruz. Jakina da Getariko olatua asko gustatzen zitzaiola, olatuaren pare parean ea bizi zela, eta ea azkenerarte bertan bizi izan zela. Han dago oraindik bere aulkirik gustokoena, non orduak igaro zituen hango eskuma paregabea kontenplatzen.
Bera ere tipo paregabea zela argi dago.
Miki, gogoratzen duzu honera, Euskal kostaldera, etorri zaren lehenengo aldia?
– Bai : udaren amaieran, 69an. Zuzenean joan nintzen Côte des basques hondartzara, Miarritzen. Esan didate bertan gertatu zela.
– Nola izan zen hori?
– Ankaz gora zegoen dena : labarraren kontra dagoen bloke handia eraikitzen hasiak ziren eta ez zegoen tokirik aparkatzeko. Nik Porsche bat neukan, berton erosia Baionako kontsezionarioan, espainiar bati.
– Kristona, Porsche hura ! 356 gris metalizatu bat. 1962 edo 1963koa : 800 dollargatik erosi nuen.
Miki tabloiaren dekadentzia eta jendetzaren inbasiotik ihes egiten. Ohol laburraren iraultzaren atal bat gertatuko zen tokira.
Surfaren historiako zenbat gertakari izan dira hemen, gure aurrean, gure etxe ondoan, gure bizitzako egunerokoak edo gizartearen gorabeherak gertatzen ziren bitartean... Distantzia hartuta dastatu beharko ditugu, dena bezala.
Argazkia 1969. urteko irailekoa da. "Sunset" eraikina hasi dira eraikitzen Côte des Basques hondartzan.
Irakurri beharreko liburu bat, dudarik gabe. Aperitibo bezala hona hemen hau:
http://cdn.atlantica.fr/extraits_atl/MikiDora.pdf
0 comentarios