SNAKEY SINGLE FOR NIAS
Zapatuan Jokin "Snakey" Etxeberria-rekin solasean egoteko aukera izan genuen, Patxiren txiringitoan, Lagan. Indonesiara egindako bidaiaren berri eman zigun, eta nola ibili zen han bertara eramandako oholekin. Eta egun handietan erabili zuen ohola erakutsi zigun, berak egina: 6´0 baino gutxiagoko single bat, stinger antzekoa, 8 pulgadako killarekin (reef zorrotzaren aztarnak erakusten zituena). Mobilean bazituen bere argazki batzuk mako ederrak arrapatzen berarekin. Ematen du shaper bezala surflari bezain ona dela Jokin.
0 comentarios