ERTZEI BURUZKO GORABEHERAK
Asteburu probetxugarria izan da azken hau, surfari dagokionez behintzat. Bainutxo polit bat Laidan eta aurretik, eztabaida interesgarria Crimson-ekin nire hurrengoko proiektuari buruz.
Aurreko postetan komentatu ditut rocker-ari buruzko gorabeherak. Beno, konponduta daude, ez dago zertan kezkatu beharrik. Berebiziko foama "fabrikatuko" dugu. Hau da, foam normal bat hartuko dugu (hau da, rocker estandarra daukan foam bat), arima (stringer-a) kendu (beraz, blank-aren erdi biak banatu), arima berri bat egin nahi den rockerarekin eta hari foamaren zati biak pegatu asmaturiko rockerra lortzeko. Gauza erraza Crimson-en eskuetan.
Bale. Rockerraren arazoa konponduta dago. Planshapea eta neurriak ere. Baita glasseo mota (8oz-6oz glasseoa, kolore bakarrekoa, arintasuna lortzeko). Zer falta zaigu: ertzak. Edo beste modura esateko, railak, kantuak... Ertzak ezinbestekoak dira nahi duzun asmoarentzat erabilgarri izateko zure ohola. Porrot egin ezkero beraiekin, jai duzu. Beraz, ez dira ahuntzaren gauerdiko estula.
Zein aukeratu? Zalantzarik gabe, 50/50 ertz "biguna". Ez oso zorrotza hala ere. Biguna hobeto, alegia. Zorroztasunak performance hobea eman dezake olatu bertikaletan, baina ez da hori honen proposamena, zeren ertz zorrotz baten disabantaila cut back-etan klabatuta geratzeko joera baita. Zer da 50/50 ertz bat? Irudian ikus dezakezue: kurbatura homogenoa daukan ertza da, puntu "irteenena" erdialdean duena. Zein da bere abantaila? Xamurtasuna eta biratzeko erraztasuna. Desabantaila? Gutxiago pegatzen da hormara eta mantsoagoa da. Izan ere, ohol modernoek 70. hamarkadan asmaturiko "down rail" edo 60/40 gorako "hard rail" (ertz zorrotz) diseinua daramate.
Batzuk pentsatuko duzue, zertarako arkuari horrenbesteko inportantzia eman indioa hain eskasa izanda?
Indio eskasenak ere hobeto tiratzen duelako berarentzat aproposa den arkua badauka.
0 comentarios