ESKERRIK ASKO MUNDAKA
Joan den larunbatean Mundakako Surf Taldeak bere 25. urteurrena ospatu zuen. Ospakizuna arraun taldeko lokalean egin zen, berebiziko dekorazioarekin, taldea eta olatuaren inguruako gonbidatu eta omenduekin, oso giro atseginean. Ogoñope Surf Taldea ere gonbidatu zuten (oso eskertzekoa da hori, gainera beti izan dugu harreman oso ona errekako ertz biek), han izan ziren Bittor, Malax eta Kerman, eta, gure lagunak diren Idems taldearen jendileziaz, beraiek baitziren hasiera batean jo behar zutenak (mila esker Gari eta Bitor, eta animo Jose!) lunch ostean kontzertu bat emateko aukera izan genuen. Oso ondo pasatu genuen!
Mila esker Idems-eko lagunei, Iñigo, Anartz, MSTeko guztiei, Aitor eta Lekun, Mikel, gure aldetik etorri zirenei, Gorka, Eneko..., mila esker.
Hurrengorarte,
Argazkia: Jon Fonda
1 comentario
Mikel -
Uretan ikusten gara.