Blogia
laidakosurftxokoa

DICK ZANUCK ETA EUSKAL SURFA

DICK ZANUCK ETA EUSKAL SURFA

Olaturik egon, ez dago. Eguraldi ona bai, behintzat. Richard D. Zanuck zine ekoizle famatua hil da joan den ostiralean. Bere lanak bere wikipediako biografian ikus daitezke: http://en.wikipedia.org/wiki/Richard_D._Zanuck.

Euskal surfarekin zerikusia zuen? Erabat. Mitikoa da jada surf modernoa euskal-herrira (eta aldi berean, Europara) nola heldu zen. Zinemaren sasoi doratuko ekoizle zen Darryl F. Zanuck-en semea eta Peter Viertel gidoilaria Europara etorri ziren 1956ko udaren amaieran Fiesta (The Sun Also Rises) pelikula rodatzera, eta Dick-ek bi ohol zahar ekarri zituen bigarren grabaketa taldearen tresnen artean, Miarritzeko olatuetan saiatzeko asmoarekin. Gainerakoa historia da.

Peter Viertel 2007an hil zen, orain Dick Zanuck joan zaigu. Ohore bientzat gure tabloi klasikoaren altaretxoan.

2 comentarios

Markel -

Bai. Ematen du ezkutuan egin zutela, balsazkoak zirela (glaseatuak) eta Zanuck-ek ez zuela daztatu Miarritzeko olaturik. Dena den, beragatik ez bazen izan, nork jakin nola ailegatuko zen azkenean gaur egungo surfa Europara...
Mila esker zure komentarioagatik, Joserra.

Joserra -

Post bitxia, Markel. Irakurri dudanez berak ez zuen surf egin Viertelekin, Miarritzen, etxera itzuli behar izan zuelako. Lehendabiziko oholak egurrezkoak zirela uste dut, plastikozkorik oraindik ez zegoen eta.