Blogia
laidakosurftxokoa

GALA EHSF 2012

GALA EHSF 2012

Atzo arratsaldean, Faduran, Euskal Herriko Surf Federazioaren urteroko gala egin zen. Getxoko Udalak emandako laguntzaz zeremonia arrunt eta polit bat egin zen. Bertan, zirkuito bakoitzeko irabazlei jarri zitzaien txapela. Baita ere sari bereziak eman ziren, Eunate Agirre eta Alex Uranga bodyboarderrei, mundu zirkuituan izan dituzten arrakastengatik, eta bestalde, Jesús Jiménezi, gipuzkoa eta euskal federazioan egindako lanagatik eta azken urteotan federazioko kudeatzaile izan den Itxaslehor enpresako Jokin Arroyori, fedearen gorakada eta sendotzean izandako ardura dela eta. Ostean, azkaritxo bat izan zen.

Hemen zirkuituko irabazle gaztetxoak. Abizen ilustreak (Amatriain, Errostarbe, Iriondo...) beraien artean. Oinordetza bermatuta dago.

Zorionak guztioi.

2 comentarios

Markel -

Gallo style.

gorka -

De aqui a Cracks del surf, este miercoles a las 00.00h en Nitro.

Aritz de Risto, etc.

Puff, que pereza, aunque habrá que ver para poder opinar