Blogia
laidakosurftxokoa

GERNIKA, 75 URTE

GERNIKA, 75 URTE

Unkitu egin didan urteurren bat da gaur. Orain dela 75 urte hegazkin alemaniar eta italiarrek nire jaioterria bonbardatu zuten. Patioan atsotik buztia zegoen trajea eskegitzen ari nintzen artean, sirenen eta kanpaien hotsa entzun dut, egun hartakoa gogoratuz.

Nire amona batek hegazkinak itsadarretik barrena herria erasotzen ikusi zituen. Besteak, hirigunean bertan bizi izan zuen bonbardaketa, errefuxiotik ihes eginda ikaraz, lorategi baten eskutatuta. Erabat zaila da gure gaur egungo bizitza paketsuan imajinatzea zer bizi izan zuen sasoi hartako jendeak. Zibilen izua, gudarien inpotentzia... Egun hartatik, antzeko asko izan dira gizakiaren historioan: Varsovia, Rotterdam, Coventry, Desdre, Hiroshima, Hanoi, Bagdag... Hainbat eta hainbat. Zori txarrez, Gernikan gertatu zen sarraskia ez zen lehena eta ez da izango azkena, baina bere esanahia eta indarra ahaztezina da.

1 comentario

Asier Hernando -

Oso polita Markel idatzi duzuna, eskerrik asko